Egiptoko presidente ohi Hosni Mubarak ospitaleratu egin dute
Egiptoko presidente ohi Hosni Mubarak bihotzeko arazoengatik ospitaleratu egin dute Sharm el Sheikhen, Sinai penintsulako hegoaldean. Hiri horretan bizi da otsailaren 11tik, boterea utzi zuenetik. Haren egoera ez dela larria diote ospitaleko iturriek. Hain zuzen, atzo zen Fiskaltzaren aitzinean deklaratzekoa protesten errepresioarekin, boterea gehiegikeriaz erabiltzearekin eta etekin ekonomikoak legez kanpo lortzearekin zerikusia duelakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu