Egiptoko protestei sostengua agertu diete mundu zabalean

2011ko otsailaren 5a
00:00
Entzun
Egiptoko protestei sostengua agertzeko mobilizazio anitz izan dira hainbat herrialdetan. Hegoafrikan, Pretoria hiriburuan, Hosni Mubaraken irudiak erre dituzte manifestariek. Libanon, Alemanian eta Austrian ere manifestazioak egin dituzte Egiptoren enbaxaden aitzinean. Jerusalemen, berriz, Israelek ez die utzi Mezkiten Zabalgunera sartzen 50 urte baino gutxiagoko palestinarrei, Egiptoko protesten antzekoak sortzearen beldur. Jordanian, berriz, Anaia Musulmanek «gobernu parlamentarioa» eratzeko eskatu diote Abdala II.a erregeari. Otsailaren 1ean, Tunisiako eta Egiptoko istiluak hedatu ondotik, gobernua desegin zuen erregeak. Erreformak azkartzea nahi dute islamistek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.