Protestak herrialde arabiarretan

Egiptoko segurtasun indarren zerbitzuak desegin dituzte

Giza eskubideak eta Konstituzioa bermatuko dituen Segurtasun Indar Nazionala sortuko dute egunotan

Erredakzioa
2011ko martxoaren 16a
00:00
Entzun
Egiptoko SSIS Segurtasun Indarrentzako Ikerketa Zerbitzua desegitea erabaki du Mansu al Issaui Egiptoko Barne ministroak. Estatuko segurtasun indarren zerbitzu horiek izan ziren Hosni Mubaraken erregimeneko urteetan eta iraultzaren egunetan herritarrak zapaldu zituztenak.

Segurtasun Indar Nazional berri batek beteko du orain artekoSSISaren hutsunea. «Barneko gatazkak defendatzea eta terrorismoaren kontrako borrokaz arduratzea izango ditu xede, beti ere giza eskubideen irizpideak eta Egiptoko konstituzioa errespetatuz», Egiptoko Barne Ministerioak argitu duenez. Joan den otsailaren 11an Mubarakek boterea utzi zuenetik manifestarien aldarrikapen nagusienetako bat izan da SSISa desegitea.

Dokumentuak, txikituta

Hilabete honetan manifestari talde batzuk SSISen Alexandriako, Said Portuko eta Kairoko bulegoetara sartu ziren, bertan dokumentuak suntsitzen ari zirela jakin zutelako.

Barruan, txiki-txiki egindako dokumentu piloa aurkitu zituzten: torturen eta espioitzaren froga liratekeen agirien hondarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.