Egipton Barne ministroaren dimisioa eskatu dute
KAIRO. Egiptoko diputatu talde batek Mohamed Ibrahim Barne ministroa kargutik kentzeko eskatu du, herrialdean manifestarien eta Poliziaren artean gertatutako azken borrokak ikertu ondoren. Borroka horietan gutxienez hamabost lagun hil zituzten, eta manifestarien aurka indarra erabiltzeari uzteko eskatu diote parlamentari batzuek Barne ministroari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu