Egipton borrokak izan dira berriro hiriburuan
Kairoko Tahrir plazan enfrentamenduak piztu dira berriz. Trantsizioa bermatzearren oposizioko hainbat kidek kanpaleku bat ezarri dute protesten epizentroa izan zen plazan, eta hara gerturatutako hainbat lagunek haien kontra egiteari ekin zieten, harriak botaz. Azken hauek diktadura babesten dutenak edo herrialde normaltasunera itzultzea nahi duten inguruko dendariak diren ez dago argi. Trantsizioko gobernuak, gaurtik aurrera, poliziak kalera itzultzea agindu du. Kairoko Mukatam auzoan, berriz, tentsioa da nagusi; izan ere, kristau eta musulmanen arteko borroketan hamahiru lagun hil ziren bezperan. Zaborraren Hiria bezala da ezaguna auzoa eta larunbatean eliza bat erre zutenhan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu