Iazko otsailean Hosni Mubarak Egiptoko presidente ohiaren aurkako protestetan armadak ehunka lagun hil zituelako auzipetuta dago diktadorea. Defentsa gertakariak arrazoitzen ahalegindu da, Mubaraken aurkako iraultza baketsua ez zela izan argudiatuz.
Mubarakek manifestarien aurka tiro egiteko agindu izana ukatu du haren abokatu Farid el-Deebek, eta atzerriko esku hartzea egon zela salatu du. Hezbola eta Hamas aipatu ditu.
EB Europako Batasunak, bestalde, Egiptok oraindik Mubaraken erregimenaren mende jarraitzen duela salatu du. Dena den, «demokrazia garatzen» ari dela azaldu du Kairoko EBren enbaxadore Marc Francok.
Egipton iraultza baketsua ez zela izan arrazoitu du Mubarakek, bere aurkako auzian
Herrialdeak diktadorearen erregimenaren mende jarraitzen duela salatu du EBk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu