Egipton legebiltzar berria osatu dute bozen ostean
KAIRO. Hosni Mubarak diktadorea kanporatu eta gero Egipton egin dituzten lehen bozak amaitu ondoren legebiltzar berria osatu dute. Saad Katatni Anaia Musulmanen Askatasuna eta Justizia Alderdiko kidea izendatu dute parlamentuko presidente. Iraultzako biktimak omendu ditu lehen hitzaldian Katatnik. Anaia Musulmanek 508 eserlekutatik 235 eskuratu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu