Egipton ustezko hamalau islamistari heriotza zigorra ezarri diete

Iazko uztailean Sinai penintsulan zazpi lagunen hilketan parte hartu izana leporatu die auzitegi batek

Erredakzioa
2012ko irailaren 25a
00:00
Entzun
Egiptoko justiziak ustezko hamalau ekintzaile islamistari heriotza zigorra ezarri die, iazko uztailean Sinai penintsulan Poliziaren aurkako eraso batean parte hartu zutelakoan —zazpi lagun hil ziren—. Bertze lauri bizi osorako espetxe zigorra ezarri die. Sinaiko gatazkaren inguruan auzitegiek emandako lehen epaia izan da.

Iaz Hosni Mubarak boteretik kendu zuen matxinadaz geroztik, Poliziaren eta militarren aurkako hainbat eraso egon dira Sinain. Agintariek beduinoei eta islamistei egotzi dizkiete. Israelgo armadak ere jasan ditu erasoak, eta iradoki du mugaz bestalde erantzun lezakeela. Egiptoko armadak, baina, ohartarazi du «barruko edo kanpoko» edozein erasotzaileren «eskuak moztuko» dituela.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.