Grezia

Egunsenti Urrekarako bi kide hil dituzte Atenasen, alderdiaren egoitza bat tirokatuta

Egunsenti Urrekara alderdi neonaziko bi kide hil dituzte Atenasen, eta beste bat larri zauritu, Neo Iraklio auzoko egoitza tirokatuta. Atentatua oraindik inork ez du bere gain hartu, baina Pavlos Fyssas rap kantariaren hilketagatik hartutako mendekua izan litekeela zabaldu da.

Berria.info
2013ko azaroaren 1a
20:04
Entzun

Motor batean Egunsenti Urrekararen Atenaseko egoitza baten aurrera joan eta Kalaxnikov batekin tiro eginda, Greziako alderdi neonaziko bi kide hil dituzte, eta beste bat larri zauritu. Nikos Mikhaloliakos Egunsenti Urrekarako buruzagiaren alaba ere Neo Iraklioko egoitzan zegoela zabaldu dute hainbat iturrik, baina erabateko ziurtasunik gabe. Greziako Poliziak bi lagun tiroz hil dituztela baieztatu du, baina Egunsenti Urrekarako kide zirenik edo atentatuak arrazoi politikoak zituenik ez du argitu.

Beltzez jantzitako bi lagun izan dira atentatugileak: zilindrada handiko moto batean, kaskoa jantzita, Egunsenti Urrekararen egoitzaren papera iritsi dira eta Kalaxnikov batekin tirokatu dute Neo Iraklioko egoitza.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.