Iragan apirilaren 28an egin zituzten Espainiako Kongresurako hauteskundeak. Uztailaren 22 eta 25 artean egin zen inbestidura saioa, baina Pedro Sanchez hautagaiak ez zuen behar adinako babesa lortu presidente izateko.
Irailaren 20a
Gehienezko epea. Etzi izango da inbestidura saio bat hasteko azken eguna, eta egunean bertan deitu daiteke, hautagairen bat dagoela argituko balitz.
Irailaren 23a
Azken aukera. Asteburuan, inbestidura saio bat egin bada, eta hautagaiak gehiengo osoa lortu ez badu, egun honetan edukiko du azken aukera presidente izenda dezaten, nahikoa izango baitu kontrakoak baino aldeko boto gehiago lortzea.
Irailaren 24a
Hauteskundeetarako deia. Estatuko Aldizkari Ofizialean Gorteetarako hauteskundeetarako deia argitaratuko dute. Biharamunean hasiko da 47 eguneko atzerako kontua.
Urriaren 31
Kanpaina. Hauteskunde kanpaina hasiko litzateke urriaren 31ko gauerdian.
Azaroaren 10a
Hauteskundeak. Deialditik 47 egun beteta, Gorteetarako bozak egingo dira.
EGUTEGIA
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu