Atzo bukatu zen Espainian inbestidura saio bat bozkatzeko epea.
Gaur
Hauteskundeetarako deia. Estatuko Aldizkari Ofizialean Gorteetarako hauteskundeetarako deia argitaratuko dute. Bihar hasiko da 47 eguneko atzerako kontaketa.
Urriaren 2tik 7ra
Zerrendak. Alderdiek bost eguneko epea dute zerrenden eta koalizioen berri emateko. Hil horren 15ean argitaratuko ditu behin betiko zerrendak Estatuko Aldizkari Ofizialak.
Urriaren 31
Kanpaina. Hauteskunde kanpaina ohi baino astebete laburragoa izango da, eta urriaren 31ko gauerdian hasiko da.
Azaroaren 10a
Hauteskunde eguna. Deialditik47 egun beteta, Gorteetarako bozak egingo dira.
Abenduaren 5a
Gorteen osaera. Kongresua eta Senatua osatzeko epea amaituko da, eta talde parlamentarioak osatzeko beste astebete izango dute alderdiek. Inbestidura saio batera deitzea izango litzateke hurrengo pausoa.
EGUTEGIA
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu