Indonesia

Ehun bat etxe azpian hartu ditu luizi batek Java uhartean

Luizi handia gertatu da Indonesiako Java uhartean: euri jasa handieno ondorioz mendi mazel bat erori da, eta ehun bat etxe azpian hartu ditu. Agintarien arabera, orain arte 16 lagunen heriotza ziurtatu dute, baina oraindik ehun bat lagun lurpean harrapatuta daudela, eta haietako zenbait hilda egon litezkeela uste da.

2006ko urtarrilaren 4a
12:16
Entzun
Erdialdeko Java probintzian izan da luizi handia, Cijeruk herrian. Inguru guztian euri jasa handiak izan dira azkenaldian —uholdeak ere gertatu dira handik hurbil—, eta, agintarien arabera, euriaren emanak eragin du luizia.

Goizeko bostak aldera (gaueko hamaikak Euskal Herrian) hasi da lurra mugitzen, eta ehun bat etxe harrapatu ditu azpian. Orain arte hamasei lagun hilik aurkitu dituzte, beste hamalau bat bizirik erreskatatu eta erietxeetara eraman dituzte, eta beste ehun bat oraindik lurpean harrapatutadaudela uste dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.