Herrialde musulmanetan herenegungo errezo egunean suspertutako liskarrak baretzen hasi direla dirudi, baina atzo, Al-Qaedaren izenean, mobilizazioekin jarraitzeko eskatu zuten, AEBetako enbaxadoreak herrialde musulmanetatik kanporatzeko, Mahomaren kontra kaleratutako bideoa dela eta. Parisen, ehunka lagun agertu ziren AEBen enbaxadaren aurrera, eta, horretarako baimenik ez zutela argudiatuta, ehun bat atxilotu zituen Poliziak.
Larriena Afganistanen gertatu zen. Helmandeko base militarrean, bi marine eta hamabi ekintzaile hil ziren eraso batean. Erasoarekin ez ezik, estatubatuarrak kezkatuta daude segurtasun handia dagoen gune horretan sartzeko izan zuten gaitasunagatik ere.
Atzo, bideoaren ustezko egilea galdekatu zuten.
Ehun bat lagun atxilotu ditu Frantziako Poliziak AEBen enbaxada aurrean
Al-Qaedak protestekin jarraitzeko eskatu du, enbaxadoreak herrialde musulmanetatik kanporatzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu