India

Ehun bat lagun hil dira Indian tren bat bidetik aterata

Tren istripu handia gertatu da India hegoaldean, Andhra Padresh estatuko Velingonda hirian. Orain arteko datuen arabera, 89 dira hildakoak, baina ehunera iritsiko direla ohartarazi du Poliziak. Trenean 200 bat bidaiari zihoazen.

2005eko urriaren 29a
16:13
Entzun
Zenbait iturriren arabera 77 gorpu erreskatatu ditute; beste batzuek diotenez, 89. Hala ere, hildakoak ehun inguru izango direla uste du Poliziak. Izan ere, trenaren hondakinen artean harrapatuta dago oraindik jende asko, eta trenaren zati bat ibai batera amildu denez, beste batzuk urak eraman dituela uste dute. Inguru hartan uholdeak izan dituzte azken egunotan, eta, ondorioz, erreskatea osozaila ari da gertatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.