Mundua

Ehun lagunetik gora hil dira hegazkin istripu batean Aljerian

Hercules C-130 hegazkin militarrak lurra jo du Tamanrassetetik Konstantinara zihoala, eremu menditsu eta bakar batean.

2014ko otsailaren 11
18:16
Entzun

France Press-ek segurtasun iturriak aipatuz dioenez, "ez da inor bizirik atera". Hala ere, gerora, Farid Nechad koronelak jakinarazi du "bizirik iraun duen bat" dagoela. Armadako kideak eta haien senideak ziren hegazkinean zihoazenak, iturri batzuen arabera; denak soldaduak ziren, beste batzuek diotenez: 99 bidaiari eta hiru eskifaiakoak.Watan egunkariak esan du 74 gorpu berreskuratu dituztela, eta bi pertsona desagertuta daudela.

Aljertik 500 kilometrora izan da ezbeharra, Um al-Buaghin. Aljeriako irrati publikoak azaldu duenez, "eguraldi txarraren ondorioz" izan da, elur eta haizeteengatik. Bertara iritsi ahal izateko "oso leku zaila" da. Reuters albiste agentziaren arabera, 1.258 metroko tontor bat jo ondoren erori da hegazkina.

Eten egin da hegazkinaren eta Konstantinako Mohamed Budiaf aireportuko kontrolaren arteko komunikazioa, hegazkina gerturatzeko maniobra egiten ari zenean. Armadak ez du oraindik gertatutakoaren berri eman. Defentsa Ministerioak esan du hildako kopurua berresten duenean aterako duela ohar ofiziala.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.