mundua

Ehun milioi euroko saria!

Frantziako gizonezko batek lortu du dirutza hori Euromilioia lehiaketan. Europako bederatzi herrialdetako 40 milioi lagunek hartu dute parte azkeneko sariketan.

2009ko irailaren 19a
13:12
Entzun
Marseillako departamenduko (Frantzia) gizonezko batek ehun milioi euroko saria eraman du Euromilioia lehiaketan bart, eta herrialdeko orain arteko marka hautsi du (75,89 milioitan zegoen errekorra).

La Française des Jeux-ek kudeatzen du lehiaketa, eta ez du jakinarazi du, pribatutasun arrazoiengatik, jokalariak non bota zuen boletoa. Ez du horren berririk emango irabazleak dirua jaso arte.



Austriak, Belgikak, Espainiako Estatuak, Frantziako Errepublikak, Irlanda iparraldeak, Luxenburgok, Portugalek, Erresuma Batuak eta Suitzak hartzen dute parte lehiaketa horretan, eta azkeneko sariketan 40 milioi lagunek jokatu dute. Frantziako jokalari haren irabazteko aukera 76,275 milioitik batekoa zen.

Euromilioiko marka Espainiako emakume batek du: 126,23 milioi euro irabazi zituen, maiatzean. Irlandakoa da bigarren errekorra: 115,44 milioi euroko saria 2005ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.