Immigrazioa

Ehundik gora hilobi topatu dituzte Malaysian

Migratzaileen trafikoarekin lotu ditu Malaysiako Poliziak. Myanmarko eta Bangladeshko errefuxiatuak dira hildakoak.

Lehengo astean Indonesian erreskatatutako migratzaileen itsasontzi bat. STR
2015eko maiatzaren 25a
12:44
Entzun

Malaysian gutxienez 140 hilobi topatu dituzte, Thailandiatik gertu. Oraindik ez dute jakinarazi zenbat hilotz dauden guztira, baina ehunka izan daitezke, Malaysiako polizia iturrien arabera. Myanmarko eta Bangladeshtik ihesean joandako rohingya eta bengalarrak dira hildakoak. Agintariek migratzaileen trafikoarekin lotu dituzte hilobiak.

Herrialdeko lehen ministro Najib Razak gaitzetsi egin du gertaera: "Oso kezkatuta gaude hilobien aurkikuntzarekin. Atzemango ditugu arduradunak".

Gero eta gehiago dira Bangladesh eta Myanmar utzi eta bizi-baldintza kaskarrak hobetzeko itsasoratzen direnak. UNHCR Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariaren arabera, urteko lehen hiru hilabeteetan 25.000 lagunek ihes egin dute herrialde horietatik itsasontziz. Duela bi aste, migratzailez betetako hainbat itsasontzi erreskatatu zituzten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.