Ehunka lagun hil dira eta milatik gora desagertu Filipinetan ekaitzarekin

'Washi' ekaitz tropikalak haize bolada gogorrak eta uholdeak ekarri ditu; aterpe bila dabiltza milaka lagun

Erredakzioa
2011ko abenduaren 18a
00:00
Entzun
Washi ekaitz tropikalak uholde larriak eragin ditu Filipinetako hegoaldean. Gurutze Gorriak aditzera emandako datuen arabera, ehunka lagun hil dira eta milatik gora desagertu, eta kopuruak gora egiten jarraituko du sorospen lanek aurrera egin heinean. Larrialdi zerbitzuek eta soldaduek teilatuetan harrapatuta geratu direnak jaso dituzte.

Milaka lagunek aterpea bilatu nahi izan dute, eta uharteko toki garaietara joaten saiatu dira; asko, baina, lo zeudela harrapatu ditu ekaitzak. Sorospen arduradunek ehunka gorpu jaso dituzte uretatik. Gainera, milaka lagun daude errepideetan geldirik, uholdeetatik ihesi joandakoek ilara luzeak sortu baitituzte. Haize gogorrek egoera okertu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.