MUNDUA

Ehunka lagun hil dira Nigerian, oliobide bateko leherketak harrapatuta

Lagosetik hurbil gertatu da ezbeharra; agi denez, olibodea zulatuta erregaia lapurtzen ari ziren hainbat lagun leherketa gertatu denean. Gurutze Gorriaren ustez, hildakoak 500 baino gehiago izan daitezke. 1998tik bi mila bat nigeriarrek galdu dute bizia antzeko istripuetan.

2006ko abenduaren 26a
17:21
Entzun
Leherketa handia gertatu da Lagosen, Nigeriako hiriburu ekonomikoan, Abule Egba auzoan: oliobidean leherketa bat izan da, eta gutxienez, 200 lagun hil dira. Hala ere, hildakoen kopuruak asko egin dezakeela gora uste dute agintariek, eremu handi batean baitaude gorpak zabalduta.

Agintarien arabera, oliobidea zulatu eta erregaia lapurtzen ari zen jendea leherketa gertatu denean. Eztandaren arrazoia ere hori litzateke iturri horien arabera. Nigerian antzeko hainbat istripu gertatu dira azken urteetan: 1998tik bi mila bat dira oliobideak zulatu eta leherketek harrapatuta hil direnak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.