Gogor astintzen ari da Morakot tifoia Asia. Taiwanen ehunka lagun daude lohi azpian harrapatuta, 700 inguru hango Gobernuaren arabera. Erreskate zerbitzuak eta suhiltzaileak etengabe lanean ari dira lokatz azpian daudenak ateratzeko lanetan, jada hirurehun lagun inguru bizirik atera dituzte.
Kalte materialak ere handiak izan dira. Nekazaritza Kontseiluak emandako datuen arabera, galerak oso handiak dira: ereindako lur sailen laurdenak ez du ezertarako balio. Horrek oinarrizko elikagaien prezioen igoera ekarriko duela uste dute adituek.
Txina eta Japonia
Uste baino indartsuago heldu da Morakot Taiwanera. Azken hamar urteetan uharte horretako eraikinek jasan duten kolpe handiena izan dute. Izandako uholdeak azken 50 urteotako larrienak izan dira.
Txinako Gobernua tifoia kontinentera heldu aurretik ohartu da horretaz. Hori dela eta, badaezpadako neurriak jarri ditu martxan. Milioi bat lagun ebakuatu ditu; eta, horri esker, segur aski, ez ditu Morakot-ek hainbeste kalte eragin. Hala ere, haur bat hil da uholdeen ondorioz.
Taiwandik Txinarako bidea hartu duen tifoi hori, alabaina, ez da Asiako ekialdea jo duen bakarra izan. Izan ere, Etau tifoiaren ondorioz, gutxienez hamar lagun hil dira Japonian. Gainera, 48 orduan bigarremez lurrikara bortitza izan da irlan, Ritcher eskalan 6,5 gradukoa.
muNDUA
Ehunka lagun lokatz azpian harrapatuta daude Taiwanen, tifoiaren ondorioz
Jada hirurehun lagun erreskatatu dituzte suhiltzaileek. Japonian 6,5 graduko lurrikara izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu