Brasil

Ehunka mila brasildar irten dira kalera ustelkeriaren kontra

Dilma Rousseffen dimisioa eskatu dute, hark gidatzen duen Langileen Alderdiaren usteko iruzur kasua dela-eta. Ustelkeriaren kontrako neurri zehatzak hartuko dituztela iragarri berri du Brasilgo Gobernuak.

Milaka herritar, atzoko manifestazioetako batean, Sao Paulon. SEBASTIAO MOREIRA, EFE
Ainhoa Oiartzabal Azketa.
2015eko martxoaren 16a
10:11
Entzun

Hauteskundeak irabazi eta bost hilabete eskasera, joateko eskatu diote ehunka milaka brasildarrek Dilma Rousseff presidenteari. Hark gidatzen duen Langileen Alderdia ustezko ustelkeria kasu batean nahasturik dago, eta auzi horrek bultzatu du jendea manifestatzera. Izan ere, Petrobas Brasilgo petrolio enpresa publikoaren funtsak bidegabe desbideratzea egotzi diote. Horretaz gainera, krisi ekonomiko handia dute Brasilen. 

Manifestazioak Brasilgo hainbat hiritan egin dira. Sao Paulokoa izan da jendetsuena; ehunka milaka batu dira protestan, hainbat hedabidek jakinarazi dutenez.

Brasilgo presidente hautatu eta berehala esan zuen Rousseffek bere agintaldian ustelkeria, ekonomia eta erreforma politikoa izango zirela bere gobernuaren lehentasunak. Baina agintaldian lehertu diren ustelkekeria auziek ez dute norabide hori hartu.

Gaur, protesta jendetsuen biharamunean, ustelkeriaren kontrako neurri zehatzak hartuko dituztela iragarri du Brasilgo Gobernuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.