EHUNKA MILA LAGUN ETXERIK GABE

2010eko urriaren 21a
00:00
Entzun
Megi tifoiak kalte larriak eragin ditu Filipinetan. Iparralderantz, Txinara eta Vietnamera hurbiltzen hasi den heinean, agintariak hondamendia neurtzen hasi dira. Hamar bat lagun hil dira tifoiaren ondorioz, eta 200.000 bat etxerik gabe gelditu dira, haizeak txikitu eta eraman dituelako. Adituen arabera, azken urteetan Filipinetatik igaro den tifoi bortitzena da Megi. Irudian, hondamendian kaltetutakoak ageri dira, autobus batean, Isabela probintzian. Dena dela, Megi tifoiagatik ez ezik, uholdeengatik ere kalte handiak ari dira izaten Asiako hegoaldean. Filipinetan, Kanputxean, Thailandian eta Vietnamen, guztira, 77 bat lagun hil dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.