Immigrazioa

Ehunka pertsona zeramatzan ontzi bat irauli egin da Libiako kostatik gertu

Ezbeharrean zenbat hil diren ez dute zehaztu, baina biktimak "ugari" direla jakinarazi du Mugarik Gabeko Medikuak erakundeak. Ontzian 700 lagun inguru zihoazela kalkulatzen dute; horietatik 400 erreskatatu dituzte, oraingoz.

Ekainean mediterraneoan egindako erreskateetako bat. GERMANY NAVY, EFE
2015eko abuztuaren 5a
07:24
Entzun

Eurak erreskatatzeko bi itsasontzi gerturatzen ikusi dituztenean gertatu da ezbeharra: ontziaren alde batean pilatu dira guztiak, eta horrek irauli du ontzia. "MSFko kideek uretatik jendea ateratzen jarraitzen dute", adierazi dute. Laurehun dira orain arte erreskatatu dituztenak, Italiako kostazainen arabera.

Hamahiru etorkinen gorpuak zeramatzan ontzi bat aurkitu zuten, eremu horretan bertan, duela astebete inguru. Urtea hasi zenetik, etenik gabe gertatu dira halako ezbeharrak, gehienak Italia eta Greziako kostaldean. 150.000 etorkinetik gora erreskatatu dituzte Mediterraneoan, eta 2.000 lagun baino gehiago hil dira Europarako bidean. Apirileko istripu larriak izan zuen Europan oihartzunik handiena: Lampedusako kostatik hurbil, 200 lagun baino gehiago hil ziren. Orduan ere, ezin izan zuten zehatz esan kopurua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.