EI-k adierazi du atzerriko bi gatibu exekutatu dituela
Estatu Islamikoak Dabiq aldizkarian jakinarazi du gatibu zeuzkan Txinako eta Norvegiako bi herritar exekutatu dituela. Parisko erasoez eta Egipton botatako Errusiako hegazkinaz ere idatzi du. AEBek aitzineko egunetan egin bezala, Errusiak adierazi du EIren petrolio baliabideak jotzen hasi dela, eta Deir ez-Zor probintzian findegi baten aurka egindako bonbardaketaren irudiak erakutsi ditu. Iraken, berriz, armadak Mosulgo herritarrei ohartarazi die hiria berreskuratzeko erasoaldia hastear dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu