mundua

Ekainaren 17an izango dira Greziako Legebiltzarrerako hauteskunde berriak

Ordura artean Estatu Kontseiluko presidentea ariko da lehen ministro lanetan. Maiatzaren 6ko bozetatik ez dira gauza izan gobernua eratzeko.

2012ko maiatzaren 16a
17:12
Entzun

Atzo jakinarazi zuten ekainean egingo dituztela berriro Greziako Legebiltzarrerako hauteskundeak, eta gaur jarri dute eguna: ekainak 17. Dimar Ezker Demokratikoak jakinarazi du data. Presidentziak oraindik ez du baieztatu.

Ordura artean Estatu Kontseiluko presidentea ariko da lehen ministro lanetan: Panayotis Pikrammenos. Karolos Papulias Greziako presidenteak arratsaldean hartuko du.

Gobernua eratzeko negoziazioen bidea akitu da Grezian. Karolos Papulias presidentearen azken proposamena gobernua teknokratekin osatzea izan da, baina ez du behar bertzeko sostengua lortu. Beraz, heldu den hilean hauteskundeak eginen dituzte berriz ere. 

Azken saioa atzo egin zuten, Atenasen. Parlamentuan ordezkaritza lortu zuten zazpi alderdietatik bost elkartu ziren presidentearekin —KKE Greziako Alderdi Komunistak uko egin dio negoziazioetan parte hartzeari, eta Egunsenti Urrekara neonazia baztertu egin dute—. ND Demokrazia Berria kontserbadoreak, Pasok Mugimendu Sozialista Panhelenikoak eta Dimar Ezker Demokratikoak hauteskundeak errepikatzearen erantzule egin dituzte Siriza ezkerreko koalizioa eta Greziar Independenteak eskuineko alderdia.

Hain zuzen, gaur bete dira hamar egun bozak egin zituztenetik.

Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidenteak esan du nahiago dutela Greziak euroaren barruan segitzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.