MUNDUA

Ekainaren 9an egingo dituzte bozak Herbehereetan

Afganistanekiko desadostasunen ondorioz hautsi egin zuten gobernu ituna Herbeheretan, iragan larunbatean. Hauteskundeak egin bitartean, funtziotan jarraituko du gobernuak.

2010eko otsailaren 23a
17:07
Entzun
Ekainaren 9an egingo dituzte Herbehereetako Gobernua hautetzeko bozak. Gobernu ituna larunbatean hautsi zuten, Afganistanen soldaduak izatearekin desadostasunak zituztelako. Larunbatean bertan eman zion egoeraren berri Jan Peter Balkenende Herbehereetako lehen ministroak Beatriz erreginari. Dimisioa eman zuen gobernu osoak, eta orain funtziotan segitu beharko du hauteskundeak egin arte.

Sozialdemokratek eragin zuten hirukoaren haustura. Herbehereek aurtengo urtearen amaiera arte dituzte soldaduak Afganistanera bidaliak, baina NATOk Gobernuari eskatu zion herbeheretarrek egonaldia luza zezaten datorren urteko abuztura arte, eta Afganistango hainbat soldadu entrenatzeko lana har zezaten. Sozialdemokratak, hala ere, ez daudee inondik inora hori onartzeko prest, nahiz eta Ika-mikak ezin konpondu, eta dimisioa eman zuen gobernuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.