EKIALDE HURBILA. PANen laguntzak eteteko arriskuaz ohartarazi dio berriro ere EBk Hamasi

Erredakzioa
2006ko martxoaren 11
00:00
Entzun
Palestinako Aginte Nazionalari eman ohi dion laguntza etengo zuela ohartarazi zion atzo berriz ere Europako Batasunak Hamasi. Hori nagusi da PANen, eta indarkeriari uko egin diezaiola exijitzen dio Bruselak. Alta, PANeko presidente Mahmud Abbsen (Al Fatakoa) rola sendotzen saiatuko zela esan zuen EBk.

Bitartean, Israelgo jarduneko lehen ministro Ehud Olmertek Israelen mugak bere kabuz ezartzeko asmoa gogor salatu zuen Hamaseko buru Khaled Meshaalek. Olmerten adierazpenak «gerra deklaraziotzat» jo zituen Meshaalek, eta Tel Avivek palestinarren lurrak atxikiko zituela salatu zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.