Kadima zentroko alderdiak garaipean lortu zuen iragan martxoaren 28ko hauteskundeetan. Ehud Olmert jarduneko lehen ministroak gobernu bat osatzeko akordioa hitzartu zuen atzo beste hiru indar politikorekin. Orotara, beraz, 67 diputaturen sostengua izango duen gobernua osatu du eta, gehiengoa lortuta, gobernu horrentzako konfiantza lortuko du etzi Legebiltzarrean egingo den saioan.
Moshe Katzav Israelgo presidenteari koalizio gobernua osatzeko lortu duen akordioaren berri eman zion atzo arratsean Olmertek. Kadimako buruzagiari gobernu berria osatzeko agindua eman zion iragan apirilaren 6an Katzavek. Jarduneko lehen ministroak hilabeteko epea bukatu aurretik lortu du, beraz, gobernu akordio bat hitzartzea beste hiru alderdirekin. Knesseten zazpi hautetsi dituen Erretiratuen Alderdiarekin hitzartu zuen lehenik akordioa eta hemeretzi diputatu dituen Alderdi Laboristarekin ondoren. Shas alderdi ultraortodoxoak hamabi diputatuigande gauean egin zuen bat koalizio gobernuarekin. Kadima alderdiak orotara hogeita bederatzi legebiltzarkide ditu, beraz, gehiengo osoa izateko behar zuen baino sei diputatu gehiagoren sostengua izango du zentroko alderdiakKnesseten.Kadimak, koalizio gobernua osatuko duten indar politiko bakoitzaren hautetsi kopurua aintzat hartuta, gobernuburu karguaz gain, hamaika ministro izango ditu orotara gobernuan. Ariel Sharonek sortutako alderdiak bere esku izango ditu, besteak beste, Atzerri, Barne, Justizia, Segurtasun eta Finantza Ministerioak. Alderdi Laborista utzi eta Kadiman sartu den Shimon Peresek Atzerri ministro eta gobernuburu ohia Negev eta Galilea eskualdeen garapenerako ministerioaren ardura izango du.Knesseteko bigarren indar politikoa izango den Alderdi Laboristak zazpi ministro izango ditu gobernuan. Amir Peretz Defentsa Ministerioaren arduraduna izango da. Yuli Tamir (Hezkuntza), Binyamin Ben Eliezer (Nazio azpiegiturak), Shalom Shimon (Nekazaritza), Ofir Pines (Kirolak eta Jerusalemgo arazoak), Yitzhak Herzog (Turismoa) eta Eytan Cabel (Irrati eta Telebista erakundea) izango dira beste sei ministro laboristak.Alderdi Laboristako batzorde nagusiak koalizio gobernuarekin bat egiteko egindako bozketan oso parekoak izan ziren kontrako eta aldeko botoak; 667 eta 663 hurrenez hurren. Amir Peretz alderdi buruari negoziazioetan espero ziren emaitzak ez lortzea leporatu zioten laborista batzuk. Finantza Ministerioa laboristen esku gelditzea beharrezkoa zela aldarrikatzen zuten.Shas alderdi ultraortodoxoak hamabi diputatu dituen arren, nahikoa eragin izango du gobernu koalizioan; izan ere, lau Ministerio izango ditu bere gain, tartean Industria eta Merkataritza. Shas alderdiak, dena den, baldintza batzuk ezarri ditu koalizio gobernua eratzeko. Zisjordaniako kokaguneak bertan behera uzteko asmoak, ildo horretan, ez duela zertan sostengatu behar hitzartu du jarduneko lehen ministroak Shasekin. Horixe izango da gobernu berriaren egitasmoetako bat, hau da, kokagune txikian bertan behera utzi eta handiak sendotzea.
Banaketa hesiaren auzia
Olmertek bere agintaldian gauzatu nahi duen beste egitasmo nagusia behin betiko mugak lau urteko epean finkatzea da. Palestinarrekin batera edo hauekin adostu gabe gauzatu nahi duen egitasmo honentzako, hain zuzen ere, kokagune hainbat bertan behera uzteko asmoa agertu izan du Olmertek.
Israel zutitzen ari den 650 kilometroko banaketa hesia eraikitzeko lanak azkartzeko agindua eman zuen, bestetik, jarduneko lehen ministroak igandean egindako bileran.PAN Palestinako Aginte Nazionalak egitasmo horren kontrako jarrera berretsi zuen atzo. Mahmud Abbas presidenteak hesiaren eraikuntza bertan behera uzteko presio egiteko eskatu zion atzo Laukoteari (Ameriketako Estatu Batuak, Errusia, Europako Batasuna eta Nazio Batuen Erakundea). Abbas, bestetik, ez dela presidentetzarako hurrengo bozetara aurkeztuko eta, hartara, ez dela bigarren agintaldi baterako lehiatuko iragartzekoa zen atzo.Israelgo Armadak emakume bat hil eta haren bi alabak zauritu zituen Tulkaremen. Jihad Islamikoako ekintzaile baten bila ari zen, ustez, Armada. Israelgo Betselem giza eskubideen erakundeak auzitan jarri zuen soldaduen jarrera.
EKIALDE HURBILA . Shas ultraortodoxoen sostenguarekin, koalizio gobernua osatu du Olmertek
Kadimak 11 ministro izango ditu, Alderdi Laboristak zazpi eta Shas judu ortodoxoen alderdiak lau
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu