MUNDUA

Ekintza plan bat adostu dute Afrikak eta Europak, legez kanpoko immigrazioa amaitzeko

Rabaten (Maroko) 57 estatutako ordezkariak bildu dira immigrazioaren gaineko goi-bileran, eta aurrez ezarritako helburuak bete direla azpimarratu dute. Inmigrazioa amaitzeko, “segurtasuna, garapena eta herrialdeen arteko elkartasuna” bultzatu behar direla esan du Marokoko Barne Ministro Taib Fassi Fihrik. Afrikaren garapena ezinbestekoa dela nabarmendu dute, immigrazioa kontrolatu eta afrikarrek han bizitzeko ilusioa izan dezaten.

2006ko uztailaren 11
20:01
Entzun
Konferentzian “neurri zehatzak” ezarri dituztela eta martxan “berehala” jarriko dituztela esan du Senegalgo Barne Ministro Cheik Tidianek. Alde batetik, legez kanpoko immigrazioaren kontra eta bestetik, prostituzioarekin eta drogarekin lotutako mfia sareen kontra neurriak hartzea ezinbestekoa dela adierazi du Tidianek.Arazoa konpontzeko Afrikara dirulaguntzak eta elkartasun ekimenak bideratzeko inbertsio programak martxan jarriko dituztela azpimarratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.