"Ekintza terrorista" izendatu du Erresuma Batuko Poliziak Readingeko erasoa

Reading hirian hiru pertsona labanaz hil eta beste hiru zauritu dituzte. Gizon bat atxilotu dute.

Erasoa izan zen parkeko sarrera gaur, itxita. ANDY RAIN, EFE
2020ko ekainaren 21a
13:12
Entzun

Gaur goizean kontrakoa esan duen arren, Erresuma Batuko Poliziak ekintza terrorista gisara jaso du atzo Reading hiriko parke batean izan zen erasoa. Gizon batek hiru pertsona hil zituen labanaz, eta beste hiru zauritu zituen. Gizon bat atxilotu dute erasotzailea delakoan. Erresuma Batuko hedabideen arabera, asiloa eskatu zuen libiar bat da.

Atzo arratsaldean gertatu zen erasoa, baina hasieran ez zuten ekintza terroristatzat jo. Londres eta Oxford artean dagoen hiri horretako parke horretan arrazakeriaren aurkako protesta baketsu bat egin berri zuten. Lekuko baten arabera, erasoa ausazkoa izan zen, erasotzaileak jendea topatu ahala egin zien eraso, eta gero ihes egiten saiatu zen. Sare sozialetan bideo bat zabaldu da, baina agintariek ez zabaltzeko eskatu dute.

Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak atsekabea agertu du sare sozialetan, eta eskerrak eman dizkie larrialdi zerbitzuei. Priti Patel Barne ministroak kezka agertu du gertatutakoagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.