Ekintzaile suizida batek bonba-auto bat lehertarazi du AEBetako Armadaren Dijala probintziako basean. Ondorioz, 9 soldadu hil dira eta 20 bat lagun zauritu -soldaduak eta zibil irakiarrak daude zaurituen artean-. 2005etik eraso bakar batean AEBetako militar gehien hil dituzten atentatua da gaurkoa.
Dijala probintziako basea Bagdadetik 60 bat kilometrora dago, ipar-ekialdera. Azkenaldian borroka handiak izan dira gune horretan AEBetako tropen eta miliziano xiiten eta suniten artean.
Irak
Ekintzaile suizida batek 9 soldadu estatubatuar hil ditu Dijalan
Bonba-auto bat zartarazi du AEBetako Armadaren basearen barruan. 9 soldadu horiek hiltzeaz gain, beste 20 bat lagun zauritu ditu, soldaduak zein zibil irakiarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu