Afganistan

Ekintzaile suizida batek autobus militar bati eraso dio Kabulen, eta 30 lagun hil ditu

Beste 30 bat lagun zauritu dira. Talibanek beren gain hartu dute erasoa.

2007ko irailaren 29a
16:46
Entzun
Hamis Karzai Afganistango presidenteak berak baieztatu dutenez, gutxienez 30 lagun hil ditu gaur goizen Kabulen autobus militar baten aurka atentatu suizida egin duen ekintzaileak. Hildakoetatik 28 militarrak zirela zehaztu du Karzaik, eta beste biak zibilak. Hain justu, Afganistango armadako uniformearekin jantzita sartu da erasogile suizida autobusera, eta behin barruan zela gorputzera itsatsitako lehergailua zartarazi du. Hildakoez gain beste 30 bat lagun zauritu dira erasoan. Talibanek beren gain hartu dute. Karzai presidenteak, berriz, gogor gaitzetsi du, eta "musulman onek" ez dituztela halako ekintzak egiten azpimarratu du, "are eta gutxiago Ramadan garaian".

Azkenaldian gogortu egin dira Afganistanen erreboltarien eraso eta atentatuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.