Mundu osoan gogoratuko da gaur Txernobilgo hondamendiaren 20. urteurrena, baina arreta batez ere erraktorearen inguruko 30 kilometroko gune itxian jarriko da. Lore eskaintza egingo du han Viktor Justxenko Ukrainako presidenteak. «Planeta mailako hondamendiaren» ondorioei aurre egiteko eskatuko dio presidenteak nazioarteari. «Ondoriook herrialde bakar baten ahalmena gainditzen dute», esan du berriki. Laguntzetako zati bat beste bi zentral nuklear eraikitzeko erabili nahi ditu.
Ekitaldiak eta diru eskaerak Ukrainan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu