KOLONBIA

Ekuadorko hiru kazetariren gorpuak aurkitu dituzte oihanean, Kolonbian

Frente Oliver Sinisterra FARCetik irtendako talde disidenteak bahitu zituen kazetariak, martxoaren 26an. Bi hilabete behar izan dituzte gorpuak aurkitu eta identifikatzeko.

'El Comercio' egunkariko kazetariak. BERRIA
urtzi urkizu
2018ko ekainaren 23a
16:36
Entzun

Ekuadorko El Comercio egunkariko hiru langile hilda aurkitu dituzte Kolonbiako hegoaldeko oihan batean. Javier Ortega, Paul Rivas eta Efrain Segarra dira; Ortegak 32 urte zituen, Rivasek 45, eta Segarrak 60.

Martxoaren 26an bahitu zituzten, Esmeraldas probintzian. Handik gutxira hil zituztela esan zuen Lenin Morenok, Ekuadorko presidenteak. Baina egunotan baieztatu du Kolonbiako Defentsa ministroak oihanean aurkitutako gorpuak hiru kazetarienak direla. Ekuadorko hainbat hiritan protestak egin dituzte azkeneko hilabeteetan, kazetarien bahiketa dela eta.

Frente Oliver Sinesterra taldea egin dute bahiketaren eta hilketen erantzule. FARCetik irtendako talde disidente bat da. Walter Patricio Arizala Guacho dute buruzagia.

Lenin Moreno Ekuadorko presidenteak zera adierazi du hilketen inguruan: "Doluz gaude, baina ez gara kikilduko. Ez dugu onartuko inor Ekuadorko herriari gezurretan aritzea".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.