Ekuadorko indigenek protestak egin dituzte
QUITO. Ekuadorko indigenak protesta egiteari ekin diote Gobernuak onartu duen Baliabide Hidrologikoen legea salatzeko. Atzo herrialdeko hainbat errepide itxi zituzten zuhaitz eta harriekin. Indigenen arabera, lege horren bidez ura pribatizatu egingo da eta gutxi batzuen pribilegioa izango da. Rafael Correa presidenteak, alta, hori ez dela gertatuko dio, eta indigenen protestak porrot egin duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu