Ekuador

Ekuadorko Legebiltzarraren sarrerari su eman diote manifestariek

Ekuadorko Gobernuaren kontra protestan ari ziren ehunka manifestarik Poliziaren hesia gainditu eta Legebiltzarraren eraikinaren sarrerari su eman diote, Quito hiriburuan. Gas negarrarazle ugari jaurdi du Poliziak manifestarien aurka, baina ezin izan ditu gerarazi.

2005eko apirilaren 20a
19:32
Entzun
Krisi politiko larria bizi dute Ekuadorren, herritarren sektore zabalak Lucio Gutierrez presidentearen Gobernuaren aurka oldartu ondoren.

Istilu larrienetakoak gaur gertatu dira: izan ere, Legebiltzarraren eraikina zaintzen zuten polizien hesia gainditzea lortu dute manifestariek. Atea hautsi dute, eta behin barrura sartuta, su eman diote sarrerari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.