Ekuadorko presidente izan nahi du Correaren anaiak
QUITO. Fabricio Correa Ekuadorko presidente Rafael Correaren anaia presidentetzarako bozetara aurkeztuko da. Gaur, bere alderdiaren izena emango du Hauteskunde Batzorde Nazionalean, eta, horretarako, 175.000 sinadura bildu ditu. Bi anaien arteko harremana gaiztotuta dago, Correak hautsi egin baititu anaiaren enpresek estatuarekin zituen kontratuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu