Ekuadorko presidenteak bera hiltzeko «B plan bat» zegoela salatu du

Rafael Correaren ustez, «gerra zibila» eragin nahi zuten ostegunean matxinatu ziren poliziek

Erredakzioa
2010eko urriaren 3a
00:00
Entzun
Ostegun gaueko gertaeraren ondoren, «nolabaiteko lasaitasuna» dute Ekuadorren, hango presidente Rafael Correak esan duenez. Hala ere, «oso larria da gertatutakoa, eta ez da alerta jaitsi behar», giroa aldrebestu zutenek oraindik ere saiatzeko gogoa izan dezaketelako. 11 orduz eduki zuten bahituta Correa matxinatu ziren poliziek, Quitoko ospitalean, eta herria salbuespen egoeran jarri zuten. Huts egindako «estatu kolpearen» ostean bera hiltzeko «B plan bat» zutela salatu du presidenteak.

Manifestariak konbentzitzeko ahaleginean zebilela, lurrera erori eta belauna atera zuelako eraman zuten ospitalera, eta matxinatutako segurtasun indarrek han eduki zuten, operazio berezietan aritzen diren poliziek handik atera zuten arte.

Zortzi dira liskar haietan hildakoak, eta 238 zaurituak, gobernuak emandako datuen arabera. Bestalde, nazioarteak erakutsi duen babesa eskertu du Ekuadorko presidenteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.