Ekialde Hurbila
Ekuadorreko bost turista larri zauritu dituzte Israel eta Jordania arteko mugan, eta erasotzaileetako bat hil dute tiroketan
Ekuadorreko bost turista erietxera eraman behar izan dituzte zauri larriekin, bi ekintzailek tiroka eraso diotenean Aravako mugan, Israel eta Jordania artean. Tiroketa horretan erasotzaileetako bat hil dute Israelgo poliziek, Israelgo irrati publikoak aditzera eman duenez. Zauritutako bat oso egoera larrian dago eta JosefTal erietxera eraman behar izan dute. Irrati horren arabera, bi erasotzaileak Jordaniatik etorri dira; bat hilik dago eta polizia bigarrenaren bila dabil.
Muga gune horretan turista asko ibiltzen dira, eta segurtasun kontuak direla eta itxi egin dute bigarren erasotzailea atzemateko. Atzo bi soldadu israeldar hil zituen erasotzaile palestinar batek Zisjordaniako Beleneko kontrol gune batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu