NEW YORK.Joaquin Guzman El Chapo-ren kasuko epaileak bizi osorako kartzela zigorra ezarri zion atzo Mexikoko droga trafikatzailerik ezagunenari. Gutxienez 30 urte pasatu beharko ditu espetxean. 62 urte ditu orain; beraz, 92 bete arte egon beharko du kartzelan.
Joan den otsailean, AEB Amerikako Estatu Batuetako Justiziak hamar kargu egotzi zizkion narkotrafikatzaile mexikarrari. Zinpeko epaimahaiak Sinaloa karteleko burutzat jo zuen, eta gaizkile talde bat gidatzea leporatu zion, besteak beste. Epailea epaimahaiarekin bildu zen joan den ekainaren 25ean, eta atzo erabaki zuen zer kartzela zigor beteko duen El Chapok. Epailearen ebazpena jakin eta gero, narkotrafikatzaileak esan zuen AEBak «ustelak» zirela, eta azaldu zuen bere defentsak helegitea aurkeztuko zuela.
Guzmanen epaiketa narkotrafikoarekin lotutako epaiketarik mediatikoena izan da AEBetan. Hango zenbait iturriren arabera, El Chapo Coloradoko segurtasun handiko kartzela batera eramango dute.
'El Chapo'-ri bizi osorako kartzela zigorra ezarri diote
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu