El Jueves aldizkari satirikoak oporretara joan aurretik zenbaki berezia atera du -1.575.a-, duela bi asteko bahiketaz. 180.000 aleko tirada atera du -normalean, 70.000koa dauka- eta orrialde gehiago ere atera ditu. "Arriskutsuak gara" izenburua jarri dio, eta gizonezko bat emakume bat jipoituta duela, etakide bat eta islamdar bat ageri dira, "nola pasatu zaren!" esanez.
Juan del Olmo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak El Jueves-en duela bi asteko ale denak erretiratzeko agindua eman zuen, Fiskaltzaren eskariz, aldizkariak Espainiako erret familiari irain egin ziolakoan.
Aldizkarikoek irakurleak omendu dituzte zenbaki honetan, "bahiketaren ondoren ondoen portatu direnak izan direlako". Orain oporretara doazela esan dute, "erregea joaten den bezala...".
Komunikabideak
'El Jueves'-ek zenbaki berezia atera du bahiketaz
Duela bi asteko bahiketaz atera du; 180.000 aleko tirada eta orrialde gehiagoko aldizkaria. "Arriskutsuak gara" izenburua jarri dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu