Azken ordua

'El País' egunkariko langileak itzuli dira lanera, bonbarik ez zegoela ziurtatu ostean

Arratsaldeko lehen orduan PRISA taldeko egoitza nagusia hustu dute paketa susmagarri bat dela eta.

2015eko urtarrilaren 7a
16:47
Entzun

Arratsaldeko hirurak baino lehenxeago aterarazi dituzte El País egunkariko langileak Madrilgo egoitzatik. Albiste agentziek jakinarazi dutenez, gaur goizean gizon batek pakete bat utzi du, eta, gero, eskanerretik pasarazi dutenean susmo txarra hartu diote.

Ordubetez egon dira langileak kalera. Paketeak lehergairik ez zeramala ziurtatu ostean, lanera itzuil dira. Miguel Yuste kalean dago El País egunkariaren egoitza, eta eraikin berean dira Cinco Días ekonomia arloko egunkariko, As kirol arloko egunkariko eta Huffington Post atariko erredakzioak ere. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.