Orain, lehergailua nork jarri duen aztertzen ari da polizia. Gainera, joan zen asteartean Bartzelonako Italiako Institutuan izan zen leherketarekin zerikusirik ba ote duen ere aztertuko dute, horren susmoa baitaukate.
Asteartean Espainiako Poliziako TEDAX artezilarien taldeko kide bat zauritu eta haren txakurra hil zuen Bartzelonako Italiako Kulturaren Institutuan eztandarazi zuten lehergailuak. Poliziak agertu zuenez, metalezko kafetera batean zegoen lehergaia, Institutuaren atarian, eta norbaitek susmoa hartuta abisua eman zien. Artezilariak lanean ari zirela zartatu zen. Ekintzaile anarkistei egotzi zien Poliziak eraso hura.
Erasoa
El Prat de Llobregateko auto saltoki italiar batean etxean egindako lehergailu bat zartatu dute
El Prat de Llobregaten (Herrialde Katalanak) dagoen kotxe saltoki italiar baten atean presio eltze bat lehertu da, goizaldeko 4:30ak aldean. Eltzeak hiru kanpin-gas kartutxo zituen, eta baita metxa pirotekniko bat ere. Poliziak jakinarazi duenez, ez da inor zauritu, baina saltokiaren ateari eta leihoari, goiko balkoiari, eta inguruan zegoen auto bati eragin dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu