ABUSUAK

Eliza Katolikoak Belgikako "zenbait" biktimei kalte-ordaina emango die

Banan bana aztertuko du biktima bakoitzaren kasua, eta "aurrerantzean" sendatzeko izango dituzten gastuak ordainduko dizkie.

2010eko urriaren 20a
10:48
Entzun
Eliza Katolikoak Belgikako abusuen "zenbait" biktimei kalte-ordaina emango diela jakinarazi du herrialde horretako Elizaren buruak. Banan bana aztertuko du biktima bakoitzaren kasua, eta ondoren erabakiko du kalte-ordaina eman edo ez. Edozein kasutan, garbi utzi du Andre-Joseph Leonard Bruselako artzapezpikuaren bozeramaileak soilik "aurrerantzean" sortuko diren gastuak ordainduko dizkietela.

"Biktimekin egon, entzun eta ahal dugun neurrian kalte-ordaina eman behar diegula erabaki dugu", esan du Jurgen Mettepingen bozeramaileak De Standaard eta Nieuwsblad egunkariek egindako elkarrizketetan. Gainera, abusuen erantzuleen aurkako neurriak ere hartuko dituztela esan du, eta euren lanean jarraitu ahal izan ez dezaten gaitasunik gabe utziko dituela.

Belgikan abusuen ehundaka biktima daudela ondorioztatu zuen horretarako Elizak izendatutako batzordeak. Jan Hertongen biktimen elkarte bateko ordezkariak bakoitzari hilean 120 euro ordaintzea proposatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.