Elkarlanerako deia egin diote Putini NATOk eta AEBek

2012ko martxoaren 6a
00:00
Entzun
NATOk eta AEBek iruzur salaketak lehenbailehen argitzeko eskatu diote Errusiari, baina bai aliantza militarrak, bai nazioarteko potentzia nagusiak onartu dute Vladimir Putin izanen dela berriz ere presidente. Anders Fogh Rasmussen NATOko buruak espero du aliantzak eta Moskuk 2010ean Lisboan sinatutako elkarlana bultzatuko duela Putinek. Rasmussenek «bereziki» misilen aurkako defentsan espero du elkarlana, Errusiaren eta NATOren arteko auzi korapilatsuenean. AEBetako Estatu Departamentuak ere elkarlanerako deia egin dio Putini, «emaitzak berretsi eta kargua hartu ondoren». Hauteskunde Batzorde Zentralak «gardentasunaren» alde emandako pausoak ontzat jo ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.