Arabiar Ligak batasun nazionala nahi du Sirian, eta elkarrizketa nazionala bideratzeko eskatu dioBashar al Assad presidenteari, herrialdean dagoen egoerari irtenbidea eman ahal izateko. Joan den urriaren 16an eskatu zioten bilera egitea, eta kostata, baina azkenean baiezkoa eman zuen. Hala ere, Siriako oposizioak zalantzan jarri du bilera horrek egoera amaitzeko balioko duen.
Bien bitartean, greba orokorrerako deialdiak «erantzun zabala» izan zuen atzo, Koordinaziorako Herri Batzordeek esandakoaren arabera. Hainbat hiritan, ordea, liskar gogorrak lehertu ziren, eta beste behin, ia egunero bezala, hainbat hildako eragin zituzten. Siriako Giza Eskubideen Behatokiak gutxienez hemezortzi lagunetan jarri du atzo hil zirenen kopurua.
Herrialde arabiarretako matxinadak
Elkarrizketa nazionala bideratzeko eskatu dio Arabiar Ligak Al Assadi
Oposizioaren ustez, Siriako greba orokorrak «erantzun zabala» izan du; gutxienez hemezortzi lagun hil dira protestan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu