Ekialde Hurbila

Elkartasun Mugimenduko 47 ekintzaile atxilotu ditu Israelgo armadak

Palestinarren aldeko Nazioarteko Elkartasun Mugimenduko 47 ekintzaile atxilotu ditu Israelgo armadak Zisjordanian, segurtasun hesian manifestazio bat egiten ari zirela. Atxilotuak, tartean palestinarrak eta bakezale israeldarrak daude, Israelgo polizia agintarien esku utzi dituzte Zisjordania iparraldean. Segurtasun hesi hori "terroristen infiltrazioa ekiditzeko" eraiki dela diote Israelgo agintariek, baina palestinarrei ostutako lurretan ari dira egiten, eta asko dira isolatuta gelditu diren palestinarrak, horrek dakartzan ondorio ekonomiko eta sozialekin.

2003ko abuztuaren 5a
15:54
Entzun
Amerikako Estatu Batuak ere segurtasun hesi horren aurka azaldu dira, eta Israeli ematekoak ziren 9.000 milioi dolarrak gutxitu egingo dituztela egin diete mehatxu. Elkartasun Mugimenduko bi ekintzaile militarrei eta poliziei eraso egiteagatik atxilotu dituztela zabaldu dute.

Halaber, Israelgo Armadak Palestinako erresistentziaren sei ekintzaile atxilotu ditu bart, horietako hiru Naplusa hirian, eta beste hiru El Biren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.