ELKARTASUNA. Hiesaren inguruko ikerketa, «soilik aberatsentzat»

2006ko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun
Herrialde txiroetan hiesaren aurka borrokatzeko baliabide egokiak sortzeko ikerketarik ia ez dagoela salatzen du Mugarik Gabeko Medikuak taldeak, eta komunikabideei horren berririk ez ematea leporatzen die. Esaterako, giza inmunoeskasiaren birusa haur jaioberrietan hautemateko baliabide handiak behar dira egun. Horregatik, oso haur gutxik dute aukera bi urte bete aurretik tratamendua jasotzeko. Hiesari loturiko gaitzek 8.000 pertsona hiltzen dituzte egunero. Tuberkulosia da nagusia, baina, MSFk salatzen duenez, tuberkulosia hautemateko, duela 100 urte asmaturiko proba egiten da egun, eta huts egiten du hiesa dutenen kasuan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.