Israelgo gobernua

Elkartzeko "beharra" dagoela iritzi diote Sharonek eta Peresek

Israelgo lehen ministro Ariel Sharon eta oposizioko buru eta Alderdi Laboristako kide Simon Peresek bilera egin dute gaur. Gobernu berri bat osatzeko asmotan egiten duten lehen bilera da hau, eta beste ezer esan ez badute ere, biek uste dute bat egiteko "beharrean" daudela. Sharonen inguruko iturriek esan dutenez, palestinarrengandik "deskonektatzeko" izango litzateke beharrezkoa elkartze hori.

2004ko uztailaren 12a
12:11
Entzun
75 minutuko bilera egin dute bi buruzagiek, eta Sharonen inguruko iturriek esan dutenez, "atmosfera egokian" egin dute bilera. Iturri horien arabera, "beharrezkoa da batasun nazionaleko Gobernu bat osatzea". "Palestinarrengandik deskonektatzeko" behar dute batasun hori Iturriok nabarmendu dutenez.

Arratsaldean bi buruzagien bilerak egingo dituzte. Bakoitza bere alderdiko legebiltzarkideekin bilduko da, bileraren nondik norakoak argitzeko.

Balizko akordioaren kontrako iritziak hasiak dira agertzen, eta litekeena da, lortuz gero Likudeko legegileen artean behintzat banaketak sortzea. Likuden muturreko jarrera dutenak eta Alderdi Nazional Erligiosoa elkarlanaren kontra daude, eta baita Alderdi Laboristako hainbat ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.