Kolonbiako bahiketa

ELNk Asier Huegun mementoz ez duela askatuko iragarri du, "Uribe presidenteak amore eman ez duelako"

kapenerako Armada kolonbiarrak atzo gauean adierazi zuen Asier Huegun donostiarraren askatzea bertan behera gelditu dela, "Alvaro Uribe Kolonbiako presidenteak amore eman ez duelako". Huegun irailaren 12an bahitu zuen ELNk beste sei turistekin batera, eta aste honetan gazte donostiarra libre uzteko asmoa agertu zuen gerrilak, betiere, baldintza zenbait tarteko jarrita.

2003ko urriaren 23a
17:11
Entzun
RCN kate pribatuan zabaldutako agiriak dioenez, Uribe presidentearen jarrera izan da aske uztea atzeratzen duena. "Aske uztea bertan behera uztera behartu gaituzte. Agintari politikoek borondate politikoa behar dute aske uzte hori berme guztiekin egin eta amaiera latzik ez izateko", dio agiriak. Halaber, COCE gerrilaren Komando Zentralak nabarmentzen duenez, militarrak erreskatea egiten saiatzen badira, "egoera kritiko" bihurtuko dela aurreratu dute.

Alvaro Uribe Kolonbiako presidenteak erantzun dio jada ELNren agiriari, eta haren ustez, bitartekari egokiena Eliza Katolikoa da, eta aldi berean, armadari bahituak erreskatatzeko deia egin dio, "tentuz baina eraginkor izanez".

ELNren eskaera

Iragan astelehenean, ELNk Asier Huegun Etxeberria donostiarra aske utziko zuela iragarri zuen, betiere, euskal parlamentarioz eta hedabidez osatutako ordezkaritza bat lekuko dela egiten bada. Uribe presidenteak, ordea, "nazioarteko showik" ez duela onartuko esan zuen orduan. Bestalde, Kolonbiako elizarekin hitz egin arte Eusko Jaurlaritzak ez duela ezer egingo esan du, eta ELNk mahai gainean jarritako proposamenean ez duela parte hartu nabarmendu du.

Huegun Etxeberria donostiarra, Beni Daniel, Ortaz Ohayon, Ido Joseph Guy eta Erez Altawil israeldarra, Erresuma Batuko Mark Henderson eta Reinhilt Weigel alemaniarra dira ELN gerrilaren esku dauden turistak. Atzo, Hector Fabio Henao kardinalak ELNri bahituei buruzko berriak eta frogak erakusteko eskatu zion, eta eskua luzatuta duela gogorarazi zien gerrilariei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.